2014/12/16

ANTTON KAZABON 5. MAILAKOEKIN


Antton Kazabonek gure eskola bisitatu du. "Manta belaunetan"  bere liburuari buruz 5. mailakoekin hitz egin du.
Jolasak, bertsoak eta ahokorapiloak egin ditugu. Liburu batzuk ere oparitu dizkigu,


Oso saio dibertigarria izan da! Ona hemen argazki batzuk!!!

HILABETE HAUETAKO LIBURUTEGIKO HAINBAT ARGAZKI

PLATERO ETA BIOK

  • Aurten Plateroren urteurrena ospatu dugu. Juan Ramón Jiménezek idatzitako liburua hizkuntz askotara itzulia izan da.  Hemen euskazrako bertsioa dugu. 
  • Web honetan honi buruzko informazioak eta jarduerak  aurkituko dituzue. 
  • portal de la Junta de Andalucía

  • PLATERO ETA BIOK
  • Autor: JUAN RAMON JIMENEZ
  • ISBN: 978-84-89212-91-6
  • EAN: 9788489212916
  • Editorial: EDICIONES BETA III MILENIO S.L
  • Idioma: Euskera
  • Año de edición: 2008

2014/12/11

GABONETAN IRAKURTZEKO GIDAK




Irudietan klikatzen baduzue Galtzagorri elkarteko  irakurketa gidak eskura izango dituzue.


2014/12/05

ASTEBURU HONETAN 49.DURANGOKO AZKOKA

49. Durangoko Azoka ordu gutxi batzuk barru zabalduko dute. Gaur, 10:30ean. Hortik aurrera, jardueraz betetako lau egun etorriko dira. Bihar Ikasle Eguna izango da, eta goizean milaka ikasle espero dituzte antolatzaileek. Euskal Herriko osoko 36 ikastetxetik etorriko diren 1.170 ikaslek, baina, azokako gune guztiek elkarlanean antolatu dutenegitarauan parte hartuko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero irudian klikatu

2014/12/03

IÑAKI FRIERA 6. MAILAKOEKIN

Gaur, abenduaren 3a, Euskara eguna, Iñaki Friera Gamonera etorri  da  "Izaroko altxorra" bere liburuari buruz gurekin hitz egitera. 6. mailako ikasleek galderak egin dizkiote eta Iñakik gustura erantzun digu. Oso saio polita izan dugu!!
Argazkiak ikusi nahi badituzue hemen klikatu edo MULTIMEDIARA joan


Iñakik gure gelako liburuxkan idazi zigun.

2014/12/02

EUSKARA EGUNA 2014

Bihar,  abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, “Euskara, etenik ez duen haria” izango da aurtengo leloa euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratzeko.
Gamonen ere, gela guztietan leloak asmatu egin ditugu eta bihar, euskara maite dugula ospatzeko, ikale guztiak  elkartuko gara. 

Argazkian klikatu

2014/11/25

"Lengoaia arakatzeko lanagatik", Juan Goytisolori eman diote Cervantes Saria



LITERATURA Cervantes saria eman zioten atzo Juan Goytisolo Gay idazleari (Bartzelona, 1931). «Lengoaia arakatzean egindako lana eta kulturarteko elkarrizketaren alde egindako apustua» aitortu dizkio epaimahaiak idazle eta intelektual katalanari. Goytisolok hainbat literatur generotan garatutako «proposamen estilistiko konplexuak» nabarmendu ditu epaimahaiak, baita «kultura europarraren eta islamikoaren artean solaskide» izatea ere —Marrakexen bizi da 80ko urteetatik—. Jose Manuel Caballero epaimahaiburuaren hitzetan, «gerraostetik gaur arteko literaturaren gailurretako bat da» Goytisolo, heterodoxiaren eta kulturen arteko elkarrizketaren alde egin duena.
Argazkian klikatu

TITIRIJAI- NAZIOARTEKO TXONTXONGILO JAIALDIA


 

Azaroaren 22tik 30era Titirijai jaialdia izango da.
Titirijai klasikoan 4 herrialdetako eta 5 autonomia-erkidegotako 11 konpainia izango ditugu, 43 ikuskizun eskeiniko dituztenak, 27 Tolosan, Donostian 16 (Altza eta Egian), Eibarren, Pasaian, Ordizian eta Sestaon.

Ikuskizunetara joatea gomendatzen dizuegu, ez itzazuela gal, txotxongiloen arte zoragarriarekin ederki pasako duzuela ziur gaude eta!
Programazioa ikusi ahal izateko irudian klikatu.

2014/11/19

Martzianoak Gamon Txikin!!!!

 
ARGAZKIAN KLIKATU
David Fernández Sifres Gamon Txikira etorri da bere liburu berriari buruz “Qué vienen los marcianos” guri hitz egitera. 
David oso dibertigarria da eta mila istorio kontatu dizkigu. Oso ondo pasa dugu,  oso saio barregarria izan dugu.
 Argazkiak ikusi nahi badituzu... 
klikatu hemen.

2014/11/15

Mariasun Landa 2014ko azaroko protagonista Haur Liburutegi Nagusian

Mariasun Landa
Irudian klikatu
Hilabete honetan Haur Liburutegiak Mariasun Landa idazlearen figura eta obra omentzeko asmoz beste hizkuntzetan dituen liburuak erakusgai jarri ditu.
Atzo, azaroak 12, jaso du Landak 2014ko Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, Jean-Baptiste Orpustan ikertzailearekin batera.
Gainera, azaroaren 20an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Mariasun Landak "Los derechos de la infancia" argitalpenean parte hartu du, beste bederatzi idazle ezagunekin batera. Besteak beste Silvia Lorenzo, Agustín Fernández Paz...
Hori dela eta, nazioartean zein zabalduta dagoen bere lana ezagutzera ematea da gure ekimen honen helburua. Horretarako aukeratu dugu bereziki beste hizkuntzetara itzulitako lanak eta liburuak ikusi nahi dituenak Haur Liburutegiko lehenengo pisuaren erakusketa txokoan izango du aukera. Ibilaldi birtuala nahi izanez gero, hona hemen: Mariasun Landaren bilduma beste hizkuntzetan irakurketa gida.
Euskaraz eta gazteleraz eginiko gida honetan beste hamazazpi hizkuntzetara itzulitako lanak topatu ditzakegu: arabiera, esloveniera, greziera, koreera, poloniera, esperantoa, araniera, galiziera, katalana...

Iturria

2014/11/03

HALLOWEEN LIBURUTEGIAN

Halloween ospatzeko beldurrezko liburuak bere ohizko tokitik atera genituen eta mahai baten gainean eskura ipini genituen.
Mahaia ondo apaindu genuen eta horrelako argazki polita egin genuen.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...