2014/12/16

ANTTON KAZABON 5. MAILAKOEKIN


Antton Kazabonek gure eskola bisitatu du. "Manta belaunetan"  bere liburuari buruz 5. mailakoekin hitz egin du.
Jolasak, bertsoak eta ahokorapiloak egin ditugu. Liburu batzuk ere oparitu dizkigu,


Oso saio dibertigarria izan da! Ona hemen argazki batzuk!!!

HILABETE HAUETAKO LIBURUTEGIKO HAINBAT ARGAZKI

PLATERO ETA BIOK

  • Aurten Plateroren urteurrena ospatu dugu. Juan Ramón Jiménezek idatzitako liburua hizkuntz askotara itzulia izan da.  Hemen euskazrako bertsioa dugu. 
  • Web honetan honi buruzko informazioak eta jarduerak  aurkituko dituzue. 
  • portal de la Junta de Andalucía

  • PLATERO ETA BIOK
  • Autor: JUAN RAMON JIMENEZ
  • ISBN: 978-84-89212-91-6
  • EAN: 9788489212916
  • Editorial: EDICIONES BETA III MILENIO S.L
  • Idioma: Euskera
  • Año de edición: 2008

2014/12/11

GABONETAN IRAKURTZEKO GIDAK




Irudietan klikatzen baduzue Galtzagorri elkarteko  irakurketa gidak eskura izango dituzue.


2014/12/05

ASTEBURU HONETAN 49.DURANGOKO AZKOKA

49. Durangoko Azoka ordu gutxi batzuk barru zabalduko dute. Gaur, 10:30ean. Hortik aurrera, jardueraz betetako lau egun etorriko dira. Bihar Ikasle Eguna izango da, eta goizean milaka ikasle espero dituzte antolatzaileek. Euskal Herriko osoko 36 ikastetxetik etorriko diren 1.170 ikaslek, baina, azokako gune guztiek elkarlanean antolatu dutenegitarauan parte hartuko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero irudian klikatu

2014/12/03

IÑAKI FRIERA 6. MAILAKOEKIN

Gaur, abenduaren 3a, Euskara eguna, Iñaki Friera Gamonera etorri  da  "Izaroko altxorra" bere liburuari buruz gurekin hitz egitera. 6. mailako ikasleek galderak egin dizkiote eta Iñakik gustura erantzun digu. Oso saio polita izan dugu!!
Argazkiak ikusi nahi badituzue hemen klikatu edo MULTIMEDIARA joan


Iñakik gure gelako liburuxkan idazi zigun.

2014/12/02

EUSKARA EGUNA 2014

Bihar,  abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, “Euskara, etenik ez duen haria” izango da aurtengo leloa euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratzeko.
Gamonen ere, gela guztietan leloak asmatu egin ditugu eta bihar, euskara maite dugula ospatzeko, ikale guztiak  elkartuko gara. 

Argazkian klikatu
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...