2015/03/23

AURTENGO MADDALEN SARIAK



XVIII. MADDALEN SARIAK  - 2015ko Deialdia
Maddalen sarien helburua Errenterian bizi edo ikasten ari direnen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea da.
Parte hartzeko baldintzak:
  • Errenterian bizi edota Errenterian Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa edo Lanbide Eskolan aritzea.
  • Euskaraz idatzitako lanak izatea.
  • Jatorrizkoak eta argitara eman gabeko lanak aurkeztea.
SARIAK
1. maila: Lehenengo Hezkuntza (2. Eta 3. Zikloak)
1. saria: 150 € material didaktikoa erosteko
2. saria: 100 € material didaktikoa erosteko
3. saria:   70 € material didaktikoa erosteko
2. maila: DBH 1-DBH2
1. saria: 150 € dirutan
2. saria: 100 € dirutan
3. saria:   70 € dirutan
3. maila: DBH 3-DBH 4, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
1. saria: 200 € dirutan
2. saria: 150 € dirutan
3. saria:  100 € dirutan
Epea:  Apirilaren 17a arte, ostirala
Non aurkeztu lanak:  Errenteriako  Udaletxeko Errejistroan
INFORMAZIOA
Euskara Zerbitzua
Telf: 943 44 96 13
e-mail:  
euskara@errenteria.net

Animatu zaitezte!!!!

2015/03/18

KORRIKA TXIKIA GAMONERA IRITSI DA!

Gaur goizean Korrika Txikia Gamonera iritsi da. Ikasle eta irakasle guztiok korrika egin dugu euskararen alde. Lekukoa Gamonetik Beruneraino eraman dugu eta gero, Beraungo plazan, oso jaia dibertigarria izan dugu. Asko dantzatu dugu eta primeran pasa dugu. 


MANDOEGI IRRATIA

Ez galdu aste honetako irratsaioa!!
Mandoegi irratiaren logoan klikatzen baduzue entzuteko aukera izango duzue.
ZORIONAK GAMON TXIKI!!!


2015/03/17

FILMAK OPORRETAN IKUSTEKO

Datozen oporretan zinemara joan nahi baduzue filma-gida bat hemen aurkituko duzue. Aukera zabala dago. ANIMATU eta ZINEMARA JOAN!!!



2015/03/16

IRAKURKETA MARKAGAILUEN LEHIAKETA

Liburu eguna ospatzeko irakurketa markagailuen lehiaketa  antolatuko dugu.
6. mailako ikasleek hartu dezakete parte eta 5. mailakoek zein izango den irabazlea aukertuko dute. 
Epea markagailuak liburutegian entregatzeko martxoaren 25a bukatuko da.
Animatu zaitezte eta parte hartu.
Ereduak  liburutegian eskura izango dituzue!!!



2015/03/11

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA PRESTATZEN



kulturaemptyaskoemptyemptyistorioemptybakarra



2015EKO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
KULTURA ASKO, ISTORIO BAKARRA


DIA INTERNACIONAL DEL LIBRO INFANTIL 2015
MUCHAS CULTURAS, UNA HISTORIA

2015 INTERNATIONAL CHILDREN´S BOOK DAY
MANY CULTURES ONE STORY



1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. 

Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.


Irudian klikatzen baduzue informazio gehiago izango duzue.
Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...