2015/04/29

2015/04/28

Juan Goytisolo, Cervantes saria 2014


Juan Goytisolo, 2014. urteko Cervantes Sariaren irabazlea, Bartzelonan jaio zen 1931ko urtarrilaren 5ean, jatorri euskalduna eta kubatarra zuen familia batean. Jatorri gurutzaketa hori oso nabarmen ageri da bere obra guztian zehar, egin duen ibilbide emankorrean.

Goytisolo 50eko belaunaldiko narratzailerik garrantzitsuena da eta bere obran eleberriak, ipuinak, bidaia-liburuak eta olerkiak daude.
Aipatu beharrekoetan honako hauexek daude:  Juego de manos, Señas de identidad, Don Julián, Juan sin Tierra, La saga de los Marx, El sitio de los sitios, Carajicomedia,Telón de boca eta  El exiliado de aquí y de allá.
Entsegugile modura berriz, honako hauek: España y los españoles, De la Ceca a la Meca, El peaje de la vida, Cuaderno de Sarajevo eta ondoren adierazten diren idazle hauei zuzendutakoak: Francisco Delicado, Blanco White, Manuel Azaña edo José Ángel Valente.
Mundu arabiarrarekin edukitako harreman estuaren ondorioz Marokora joan zen bizitzera eta honako obra interesgarri hauek gauzatu zituen bertan: El furgón de cola, Disidencias, El problema del Sáhara, Crónicas sarracinas, Estambul otomano, Makbara, Paisajes después de la batalla edo Las virtudes del pájaro solitario.
Olerkigile modura: Ardores, cenizas, desmemoria da azken lanetako bat.

2015/04/24

LIBURU EGUNA GAMON TXIKIN

Liburu eguna ospatzeko Gamon Txikiko neska-mutilek ere,  oso jarduera polita gauzatu dute. 
Norberak ipuinetako pertsonai bat aukeratu du eta asmakizun baten bidez, beste guztiek jakin behar izan zuten zer pertsonaia zen. 
Oso dibertigarria izan da! 
Hemen saioaren bideoa eta argazki batzuk ditugu. 


SARI-BANAKETA

Atzo, apirilak 23a, liburuaren egunean, liburutegian,  egindako lehiaketen sari-banaketa izan zen. Sarituak hauek izan ziren:

Markagailu lehiaketa:
Olaia Enríquez, 6.B mailako ikaslea
Olatz Arnáiz, 6.C mailako ikaslea
Jaione Soto, 6.B mailako ikaslea

“Liburu bat izango banintz…” idazlan lehiaketa:
Ekhi Sanz, 6.B mailako ikaslea
Eneko Otsagabia, 5.B mailako ikaslea
Erika Hernández, 5.B mailako ikaslea

ZORIONAK SARIDUN GUZTIEI!!!

Eta mila esker ere, parte hartu duten ikasle guztiei.

2015/04/23

"Liburu bat izango banintz..."IDAZLANEN BILDUMA

IRUDIA KLIKATUZ BILDUMA IKUSIKO DUZUE
http://issuu.com/liburugamon/docs/liburu_bat_izango_banintz.../1
IRUDIA KLIKATUZ SARI IZAN DUTEN TESTUAK IRAKURRIKO DITUZUE


IPUINAK HAUR HEZKUNTZARAKO

Gaur, apirilak 23, liburuaren eguna, 11:00etan Haur Hezkuntzako ikasle guztiak ipuinak entzutera joan dira. Bakoitzak nahi zuen ipuina aukeratu du eta bere sarrerarekin sartu da. 
12 irakasle ordu berean aritu dira ipuinak kontatzen:

SAIOAK: "NEU NAIZ INDARTSUENA"
NEKANEK: "GABON HONTZA" 
MªLUISAK: "PLISTI PLASTA" 
AMAIAK: "KATAGUMEA" 
MAITEK: "DOÑA KARMEN, LOTIA BEZAIN BELDURTIA"
BARBARAK: "TXANOGORRITXOREN ESKULARRUAK" 
ARANTXAK: " BURUKO HURA NORK..." 
ANA CORANTIK: "HONDARTZAKO GAZTEUAREN IPUINA"
ANA HORNOK: "TXANOGORRITXO" 
ENRIQUEK: " MUNDUKO ETXERIK HANDIENA" 
ESTHERREK: "TRONPATXO" 
PILIK: "JOELA BELDURREZ DAGO"

AHATETXO ITSUSIA 8 HIZKUNTZATAN

Liburu astea ospatzeko 6. mailako ikasleek “Ahatetxo itsusia” ipuina 8 hizkuntza ezberdinetan 2. mailakoei kontatu diete EUSKARA, PORTUGUÉS, FANG, ESPAÑOL, MONGOL, ARABIAR, CATALÁ eta ENGLISH. Hemen saioaren bideoa ikus dezakegu.



Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...