2015/03/24

IÑAKI ZUBELDIA 2. MAILAKOEKIN ARITU DA

Iñaki Zubeldia Ikaztegietan jaio zen 1945ean. Maisua da eta Pedagogian Lizentziatua, Hizkuntzaren Pedagogia deituriko atalean. Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle bezala eta bost IKASTOLETAKO IRAKASLEEN ELKARTEAREN sortzaile eta koordinatzaile bezala. Hainbat ikastaro eta jardunaldi pedagogikotan antolatzaile eta hizlari lanetan parte hartu du. Hizkuntza arloko liburu mordo baten sortzaile eta egile da. Hala nola: ZIPRISTIN ETA HIZKUNTZA, SIRIMIRI, TXOR TXOR, EUSKARA ETA LITERATURA... IBAIZABAL argitaletxean lan egin du urte askotan, testuliburuak prestatzen eta Haur eta Gazte Literaturan kolaboratzen.

Gaur Liburutegian egon da eta Pako Beleari buruzko istorioak kontatu dizkigu. 
Mila esker Iñaki!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...