2015/04/13

LIBURU BAT IZANGO BANINTZ…… Lehiaketa 2015

 Aurten, liburuaren eguna ospatzeko  idazlan lehiaketa  antolatu dugu. Gaia hauxe izango da:
“LIBURU BAT IZANGO BANINTZ……”
Liburu bat izango bazina…. Abenturazkoa, amodiozkoa, edota misteriozkoa…izango zinateke???  Zure nagusia, nolakoa izatea gustatuko litzaizuke? Zer beste liburu ezagutzea gustatuko litzaizuke? Non gustatuko litzaizuke zu irakurtzea… ohean….hondartzan… gelan…? Zein ordutan?...Non biziko zinateke?? Etxe batean??? Liburutegi batean??? Eskola batean??? …
 Imajina ezazu liburu bat zarela eta kontaiguzu!!

ARAUAK
1.  Lehiaketa honetan, 5. eta 6. mailako ikasleek  parte har dezakete.
2.  Idazlanak euskaraz idatzitako testuak izan behar dira.
3.  Idazlanak liburutegian entregatu behar dira edota posta elektronikoaren bidez bidali ditzakezue: cgamonliburumediateka@ gmail.com
4.  Idazlanak onartzeko epea 2015ko apirilaren 17an amaituko da.
5.  Sariak: 3 izango dira, irabazle bat eta bi finalista.
6.  Aurkezturiko idazlanak liburutegiko blogean edo beste komunikabide edo euskarritan argitaratu ahal izango ditu, egilea eta eskola aipatuz betiere.


Animatu zaitezte!!!! Ikusiko duzue zein testu politak  idatziko dituzuen!!!  





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...