2014/11/25

"Lengoaia arakatzeko lanagatik", Juan Goytisolori eman diote Cervantes Saria



LITERATURA Cervantes saria eman zioten atzo Juan Goytisolo Gay idazleari (Bartzelona, 1931). «Lengoaia arakatzean egindako lana eta kulturarteko elkarrizketaren alde egindako apustua» aitortu dizkio epaimahaiak idazle eta intelektual katalanari. Goytisolok hainbat literatur generotan garatutako «proposamen estilistiko konplexuak» nabarmendu ditu epaimahaiak, baita «kultura europarraren eta islamikoaren artean solaskide» izatea ere —Marrakexen bizi da 80ko urteetatik—. Jose Manuel Caballero epaimahaiburuaren hitzetan, «gerraostetik gaur arteko literaturaren gailurretako bat da» Goytisolo, heterodoxiaren eta kulturen arteko elkarrizketaren alde egin duena.
Argazkian klikatu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...