2014/11/15

Mariasun Landa 2014ko azaroko protagonista Haur Liburutegi Nagusian

Mariasun Landa
Irudian klikatu
Hilabete honetan Haur Liburutegiak Mariasun Landa idazlearen figura eta obra omentzeko asmoz beste hizkuntzetan dituen liburuak erakusgai jarri ditu.
Atzo, azaroak 12, jaso du Landak 2014ko Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, Jean-Baptiste Orpustan ikertzailearekin batera.
Gainera, azaroaren 20an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Mariasun Landak "Los derechos de la infancia" argitalpenean parte hartu du, beste bederatzi idazle ezagunekin batera. Besteak beste Silvia Lorenzo, Agustín Fernández Paz...
Hori dela eta, nazioartean zein zabalduta dagoen bere lana ezagutzera ematea da gure ekimen honen helburua. Horretarako aukeratu dugu bereziki beste hizkuntzetara itzulitako lanak eta liburuak ikusi nahi dituenak Haur Liburutegiko lehenengo pisuaren erakusketa txokoan izango du aukera. Ibilaldi birtuala nahi izanez gero, hona hemen: Mariasun Landaren bilduma beste hizkuntzetan irakurketa gida.
Euskaraz eta gazteleraz eginiko gida honetan beste hamazazpi hizkuntzetara itzulitako lanak topatu ditzakegu: arabiera, esloveniera, greziera, koreera, poloniera, esperantoa, araniera, galiziera, katalana...

Iturria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...