Zergatik ospatzen da martxoaren 8an emakume langileen nazioarteko eguna?
1908an lan
eskubideen alde
1908ko martxoaren 8an, 146 emakume
langile erreta hil ziren New Yorkek Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu
eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren, eta lantegi barruan egiten
ari ziren itxialdia uzteko, kanpotik molotov koktelak jaurti zizkieten.
1910ean
proposatu
1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko
Konferentzia Kopenhagen bildu zenean, Clara
Zetkinmilitaten komunistaren eskariz, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna
egitea proposatu zen. Zetkinen proposamena onartu zuten 17 naziotatik hurbildu ziren
100 emakume baino gehiago.
1911an
lehena
Aurreko urtean egindako proposamena
onarturik, Alemania, Austria, Danimarka eta Suitzan ospatu zen lehen aldiz
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Martxoaren 19an izan zen orduan. Milioi
bat pertsona baino gehiago bildu ziren mitin haietara. Besteak beste,
emakumeentzat boto eta kargu politikoak betetzeko eskubidea eskatu zuten, lan
egiteko, formakuntza profesionala eta bazterketarik ez jasateko aldarrikatu
zuten bezala.
Triangleko
sutea
Lehen aldarrikapen haien ostean,
martxoaren 25ean, fabrikan
gertatu zen sutean 140 emakumezko hil ziren lanean. Haietarik gehienak
etorkinak ziren. Gertakari honek eragin handia izan zuen AEBtako lan legedian.
Nazioarteko Emakume Langileen egunetan, behin baino gehiagotan aipatuko zen
Trianglen gertaturikoa, emakumeen lan baldintza txarren salagarri.
1913 eta
1914
Errusiako emakumeek otsaileko azken
igandean ospatu zuten euren eguna 1913an. Europan, martxoaren 8an bildu ziren
I. mundu gerraren aurka protesta egin eta munduko gainerako emakumeei
elkartasuna adierazteko.
1917ko
Errusia
Gerra Handian hil ziren 2 milioi
errusiarren omenez, Errusiako emakumeek otsaileko azken igandea hautatu zuten
“ogia eta bakea” lelopean huelga hasteko. Lau egunetara abdikatu egin zuen eta
uneko gobernuak, martxoaren 8an, emakumezkoei botoa emateko aukera eman zien.
Martxoaren
8a
Martxoaren 8ak beste dimentsio bat
hartu du azken urtetan herrialde garatuetan. Aurreko gertakari hauei egiten
die, egungo arazoez gainera, gaurko egunak erreferentzia.
ONU Mujeres |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina