2015/03/11
HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA PRESTATZEN
2015EKO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
KULTURA ASKO, ISTORIO BAKARRA
DIA INTERNACIONAL DEL LIBRO INFANTIL 2015
MUCHAS CULTURAS, UNA HISTORIA
2015 INTERNATIONAL CHILDREN´S BOOK DAY
MANY CULTURES ONE STORY
1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.
Urtero IBBYren atal nazional batek du Haur Liburuaren Egunaren nazioarteko babeslea izateko aukera. Honek bere herrialdeko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen ditu mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin dezaten eta liburutegien, ikastetxeen, liburu-denden eta bestelakoen parte hartzea susta dezaten.
Irudian klikatzen baduzue informazio gehiago izango duzue.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina