2015/04/28

Juan Goytisolo, Cervantes saria 2014


Juan Goytisolo, 2014. urteko Cervantes Sariaren irabazlea, Bartzelonan jaio zen 1931ko urtarrilaren 5ean, jatorri euskalduna eta kubatarra zuen familia batean. Jatorri gurutzaketa hori oso nabarmen ageri da bere obra guztian zehar, egin duen ibilbide emankorrean.

Goytisolo 50eko belaunaldiko narratzailerik garrantzitsuena da eta bere obran eleberriak, ipuinak, bidaia-liburuak eta olerkiak daude.
Aipatu beharrekoetan honako hauexek daude:  Juego de manos, Señas de identidad, Don Julián, Juan sin Tierra, La saga de los Marx, El sitio de los sitios, Carajicomedia,Telón de boca eta  El exiliado de aquí y de allá.
Entsegugile modura berriz, honako hauek: España y los españoles, De la Ceca a la Meca, El peaje de la vida, Cuaderno de Sarajevo eta ondoren adierazten diren idazle hauei zuzendutakoak: Francisco Delicado, Blanco White, Manuel Azaña edo José Ángel Valente.
Mundu arabiarrarekin edukitako harreman estuaren ondorioz Marokora joan zen bizitzera eta honako obra interesgarri hauek gauzatu zituen bertan: El furgón de cola, Disidencias, El problema del Sáhara, Crónicas sarracinas, Estambul otomano, Makbara, Paisajes después de la batalla edo Las virtudes del pájaro solitario.
Olerkigile modura: Ardores, cenizas, desmemoria da azken lanetako bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...