2015/05/12

Zinema euskaraz. 2015ko Maiatza

Atera Films zinema banatzailetik "Tom txiki eta ispilu magikoa" filma aurkezten dizuegu, Ernesto Padronek zuzendua.
Malagako Zinemaldian eta Sevillako Europear Zinema Festibalean arrakasta handia izan duen animazio-luzemetrai honek hainbat sari irabazi ditu; Koral saria animaziozko film luzeen sailean Latinoamerikako Zinemagintza Berriaren Nazioarteko Jaialdian, besteen artean.
Filma maiatzaren 8an estreinatu zen euskaraz, eta asteburu hontan ondorengo zinema aretoetan egongo da:
Cines Sade – Antiguo Berri, Donostia.

TOM TXIKI
"Jakintza indarra baino ahaltsuagoa da"
Zuzendaria: Ernesto Padrón (Kuba/Espainia, 2014)
Iraupena: 73 min          
Sinopsia:
Tom Txiki bere familia txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki bat da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurri batek eta laranja itxurako ispilu magikoak abentura bidean jarriko dute. Ispiluak bere ametsetako emakumea erakutsi eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira 
joateko aginduko dio. Hirira bidean Tom Txikik jakingo du erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu handi baten erruz.
Gure heroi txikiak erakutsiko digu "jakintza indarra baino ahaltsuagoa dela".


Irudian klikatuz trailerra ikusiko duzue.     Iturria: BEGEL

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...